Hiru puntuak etxera ekarri dituzte berriro ere moreek, Lengokoak taldeari 0 eta 6 irabazita. Intentsitate haundiko partidua jokatu zuten astigartarrek, partidua kontrolpean edukita. Aurreneko golak Mendiburuk eta Gutik sartu zituzten atsedenaldiaren aurretik. Ondoren, AIcuak sartu zuen hirugarrena, eta laugarrena, Labacak. Azkenik, Gurutzealdek sartu zituen azken bi golak. Itxura polita erakutsi du Mundarrok, eta lehengo asteko lasaitasuna berreskuratuta, gogoz hartuko du Trintxerpe, asteburuan.