Amher elkarteak antolatuta, pelikula bat ikusi eta solasaldi baterako tartea izango dira gaur, 18:00etan hasita, Sandiusterrin.
Criadas y señoras pelikula jarriko dute aurrena, eta ondoren, solasaldia izango da; landuko da etxeetako emakume langileek zer leku betetzen duten eta beren eskubide sozial eta laboralak aldarrikatzeko zein bide dauden.