Euskal Herri osoko alboka joleak Hernanin bilduta

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Hernaniko Alboka Topa­ke­tak 22garren edizioa du aur­tengoa. Atzo hasi zen, Albo­ka­tropik taldearen emanal­diarekin.
Alboka ez ezik, trikitixa, tronpeta, xirula, gitarra edota panderoa ere jo zituen Iparraldeko hirukote honek, eta musika garaikidea errit­mo tradizionalekin nahas­tuta, kontzertu dibertigarri eta alaia eman zuten.
Gaurkoa, berriz, festa egun haundia izango da, Eus­kal Herriko txoko guz­tietako alboka jotzaileak elkartuko baitira Hernanin

Emanaldiak eta azoka, eguerdi partean
Goizeko 11:30etan jarri dute zita, Plazan, Araba, Bizkaia, Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoatik etorriko diren alboka jotzaileek. Eguerdiko 12:00ak aldera kalejiran aterako dira kaxkoan ba­rrena, eta eguerdiko 13:00ean Albokaldia emango dute Tilosetan (eguraldiak txa­rrera eginez gero, Atse­gindegin).
Albokaldian, emanaldi txikiak joko dituzten alboka joleek, bikoteka edo taldeka. Horrez gain, azoka jarriko dute, alboka egileen piezekin eta soinu tresna honekin lotutako hainbat gairekin.

Bazkaria eta festa, eguna bukatzeko
Goizean zehar gastatuko indarrak berreskuratzeko, bazkaria egingo dute denek elkarrekin Santa Barbara elkartean, 14:30ak aldean.
Bapo eginda, arratsal­deko 18:00ak aldean kaleak alaitzera aterako dira be­rriro alboka jole guztiak, Alboka Topaketako fes­tari, datorren urtera arte behintzat, agur esateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!