Datorren asteartean, hitzaldia emanen du Susana Manzanedo hezitzaile eta aholkulariak, Goizuetako eskolako jangelan. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa, eta ordu t’erdi iraunen du.
Haur eta gazteen komunikazio moduez ariko da Manzanedo: Nola jartzen dira harremanetan gure seme-alabak? Horrela, sare sozialak agerian uztea izanen da aholkulariaren helburua, eta harreman sozialak, amodioak, kontrola, jazarpena... bezalakoak landuko ditu. Goizuetako Guraso Elkarteak eta Gizarte Zerbitzuek antolatu dute saioa.