Bi zita garrantzitsu izan zituen Iker Salaberria pilotari goizuetarrak, aurreko larunbatean. Goizean, Nafarroako Txapelketako final laurdena jokatu zuen, eta baita irabazi ere, 18-7 Eskirozen kontra. Gaur bertan dauka semifinala, 10:00etan Labriten, Gaskueren kontra. Arratsaldean, berriz, Polque Torneoko finala jokatu zuen Salaberriak, eta partidu ona egin arren, Aizpuruk ez zion asko lagundu, eta 22-9 galdu zuten, Zubizarreta eta Iruritaren kontra, markagailuak erakusten duena baino partidu gogorragoan. Gartzarongo Txapelketan ere ariko dira goizuetarrak, final zortzirenetan: Aizkorbe eta Apezetxea kadeteek 16:00etan jokatuko dute gaur, Satrustegi anaien kontra; eta Salaberriak Gaskuerekin bihar, 10:00etan, Mata eta Beteluren kontra.