Giro ederra, eguraldi bikaina... eta proba berezirik ere bai!

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Euskal Jaia ospatu zuten aurreko igandean, Iskibi kanpinean, denboraldiari agurra emateko. Eguraldi bikaina izan zuten festarako, eta oso giro polita jarri zuten bertaratu zirenek. Herri kirolek ez zuten huts egin, eta trontzan bezala, proba berezi batean ere aritu ziren: Jon Larrañaga Larra aizkolariak, azkarrago moztu zituen hiru enbor, Hernaniko bi atletak, Anartz Artolak eta Yohanes Merinok, errelebotan hiruna kilometro osatu baino. Gero, nola ez, talo jatea ere egin zuten, eta oso gustora geratu zen jendea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!