Ehizako postuak, prest

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Prest dauzkate ehiza postuak, dagoeneko, Aranon eta Goi­zu­e­tan, usotan eta birigarrotan ari­tzeko. Egunotan aritu dira, ba­koitza dagokion postua egiten.
Aranon, ostegunerako behar zituzten eginda, eta egun horretan bertan ireki zuten denboraldi berria. Hala ere, Pilarikako asteburuan hasiko da mugimendua, gehienbat. 24 postu izango dira, boluntarioek egin dituzten 3 postuak barne, eta errotatzen joango dira egunero, azaroaren hasieran sasoia ixten den arte. Goizuetan, urriak 10ean hasita Eginda dauzkate postuak, Goizu­e­tan ere, eta errebisatzen aritu dira komisioko kideak, egunotan, ondo dauden, altuera egokia duten... ikusteko. Postua es­ka­s samarra egin duenak, txukundu egin beharko du pixka bat.
Gaur zortzi zabalduko da denboraldia, azaroaren 8ra arte. 60 postu izango dira, eta iazko zozketan zehaztu zuten, lau urterako, zein postu dagokion bakoitzari, egun bakoitzean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!