Asteartetik martxan, mutilak animatuko diren esperantzan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Ikasturte berri bat hasiko du Umore Ona elkarteko Helduen Dantza Taldeak, datorren asteartean, urriaren 6an. Arratsal­deko 16:50etan jarri dute aurreneko zita hori, eta egun eta ordu berean izanen dira entsaio guztiak: asteartero, 16:50etatik 18:20etara.

Mutilei apuntatzeko deia, oso gutxi direlako
Ikasturte berrirako, deialdi be­rezia egin diete mutil edo gizonezkoei, taldearekin dan­tza egitera animatzeko. Izan ere, oso mutil gutxi izaten dira taldean. Horregatik, Hel­duen Dan­tza Taldean apuntatzeko eskatu eta gonbitea luzatu diete denei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!