Txertoa hartzeko aukera, urriaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Azken hiru urteotan bezala, gri­pearen kontrako txertoa jarriko dute Ereñotzun. Urria­ren 20an jarri dute zita, Auzo Udalean, goizeko 11:00etan.
Txertoa hartu nahi dutenek, dagoeneko zabalik daukate izena emateko epea. Horre­tarako, Auzo Udalera deitu behar da telefonoz, 943 55 10 00 zenbakira.
Txertoa jasotzea aukerakoa da, baina Auzo Udaletik, deialdi berezia egin diete 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, eta haurdun dauden emakumeei, txertoa hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!