Izarrei begira gaur, Suron

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Izarrei begira egonen dira gaur aranoarrak, Suron, Ixer­keiko zabalean. Herri­gintza Eskolen barruan, saio berri bat izanen da, Aranzadiko astronomoek gidatuta. Iaz egin zuten aurrenekoz, eta izan zuen erantzun ona ikusita, errepikatzea erabaki dute: lagun asko bertaratu ziren, astronomoen azalpenak en­tzun eta konstelazio eta planetak ikustera.
Gaur gaueko 21:00etan jarri dute zita, eta proposatu dute, bakoitzak bere bokadiloa eramatea, bertan afaltzeko, sa­ioaz gozatu bitartean. Gaueko 23:30ak arte egonen dira, begiak zeruan dituztela.

Eguraldiarekin, kezka
Azken egunotan, eguraldiarekin kezkatuta egon dira He­rrigintza Eskolaren antolatzaileak eta Aranzadiko astronomoak. Izan ere, zerua estalita egon da, eta izarguneak ikusteko zailtasunak izan zitezkeen. Hala ere, saioarekin aurrera egitea erabaki dute, eguraldiak lagundu eta izarguneak ikusteko aukera emanen duen esperantzan.
Azaldu dutenez, «Ixerkeiko zabala gustoko izan dute beti, izarrak ikustea maite dutenek». Asko bertaratzen ziren teleskopio eta guzti, eta horren berri izan zutenean, saio bat antolatzea pentsatu zuten.
«Ordu batzuetan, leku honen xarma berreskuratzea izanen da Herrigintza Esko­la­ren asmoa», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!