Emakundeko autobus ibiltaria, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Emakundeko autobus ibiltaria Astigarragan izango da, asteartean (Joseba Barandia­ran plazan). Emakume eta Gizonen Berdintasuneko XIIgarren Gunea programaren barruan iritsiko da herrira. Eta beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte egun horretan, berdintasunaren alde.

Bideo emanaldia
Goiz partean, tailerrak emango dizkiete Astigarragako Herri Es­ko­lako 6garren mailako ikasleei. Eta arratsaldean, Martute­ne­ko Arantzazuko Ama ikastolako DBH 4garren mailako ikasleei.
Arratsaldeko 17:00etan, berriz, bideo emanaldia izango da: Madejas contra la violencia sexista. Eta ondoren, ordu erdi beranduago, beste emanaldi bat: Taller intergeneracional. Herritar guztiei irekiak dira bi emanaldiak.
Autobusa 12:00etatik 14:00etara egongo da irekia eta astigartar guztiei luzatu diete gonbidapena.

EGITARAUA
09:00-12:00 Astigarragako herri eskolako 6. mailako ikasleei zuzendutako tailerrak.
14:30-16:30 Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako DBH 4 mailako ikasleei zuzendutako tailerrak.
17:00 ‘Madejas contra la violencia sexista’ bideo emanaldia, Harituz elkartearekin.
17:30 ‘Taller intergeneracional’  bideoaren emanaldia, Harituz elkartearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!