Gaur hasiko da Ereñotzuko Udazken Kulturala, 37garrenez, eta bizikletan emango diote irteera, azaroaren erdialdera arte luzatuko den egitarauari. Beste urte batez, Aranora igoera egingo dute, goizeko 11:00etan abiatuta Ereñotzuko semaforotik, bakoitzak bere erritmoan.
Zepadiko putzura ibilaldia egiteko, izena eman behar da osteguna baino lehen.
Datorren larunbatean, Zepadiko putzura ibilaldia
Udazken Kulturaleko bigarren plana, datorren larunbatean bertan izango da. Zepadiko putzura ibilaldi gidatua egingo dute, goizeko 10:00etan abiatuta, Epeleko Aterpetik. Aranzadiko zientzialariek giadatuko dute saioa.
Ibilaldian parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena, osteguna baino lehen: Ereñotzuko Auzo Udalean, edo Aranzadin.