Hernanin egin zuten iaz aurrenekoz, eta «egun haundi batez» gozatu zutela ikusita, Pausoka Eguna errepikatzea erabaki dute. Urnietan izango da bigarrena, eta igande honetan bertan jarri dute zita.
Goizeko 10:00etan hasiko dira ekintzak, eta iluntzera arte izango da zerekin gozatu. Urnietako San Juan plaza izango da festaren erdigunea, eta bertan, txosna eta talo postuak ere egongo dira.
Kalejira, galtzerdiekin giza katea osatuz
Aurreskuarekin festari irekiera eman ondoren, kalejira egingo dute Egape ikastolaraino, eta eskatu dute, galtzerdi bana eramateko, giza kate bat osatu ahal izateko.
Ondoren, tailerrak irekiko dira plazan, eta denetik izango da, sukaldaritzatik hasi, atrakzioekin segi, eta musika, magia eta eskulanetara.
Paella jatea eta ikuskizuna
Bazkalorduan, paella jate herrikoia egingo dute, Egape ikastolan, eta arratsaldean, ikuskizuna izango da. Paelladarako zein ikuskizunerako txartelak, salgai daude dagoeneko, 4 eta 5 euroan hurrenez hurren, Urnietako Betibeauty liburudendan.
EGITARAUA
10:00, Pausoka Egunaren irekiera San Juan plazan.
10:30, Kalejira herrikoia Egape ikastolaraino, Txanbolin txistu banda eta Bosko Anitz txarangaren eskutik.
11:00, Tailerren irekiera Bosko Anitz txaranga eta Buruntzantzan batukadaren bitartez.
11:00-13:00, Jumping (atrakzio egokitua).
11:00-13:00, Tailerrak Egape ikastolan: kirol egokitua, Pausokako photocalla atrezzo eta guzti, musika Buruntzantzan taldearekin, eskulanak (gozoki brotxeta, txapak, malabareak), Pausokaren murala graffitien teknika erabiliz, goazen pailazo izatera, orrazkera ezberdinak, taloak, magia eta elikagai osasuntsuak.
14:00, Paella jate herrikoia Egape ikastolan.
16:30, Ikuskizuneko ateen irekiera.
17:00, Batukada, funky ikuskizunarekin batera.
17:30, Egape Dantza Taldea.
18:00, Irri egiten duten eskuak (haur gorren ikuskizuna).
18:30, Porrotx eta Ane pirataren emanaldia.
19:30, Heliozko puxikak banatuko dira.
19:45, Pausoka elkartearen omenez heliozko puxikak askatuko dira, festari amaiera emanez.
10:00-20:30, Txosna eta talo postuak egongo dira, eta kafea hartu eta deskantsatzeko guneak ere bai.