Ojuel onenekin berriro, Aginagan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 6a, 02:00

Sei hilabetez lesionatuta egon ondoren, onenekin bueltan da Paul Ojuel hernaniarra. Finalerako sailkatu zen Aginagako torneoan, Ander Imaz oiartzuarrarekin, baina ezin izan zuten mendean hartu Pagazpeko bikotea, Urbieta-Altuna, eta 14-22 galdu zuten. Gipuzkoako Txapelketan, bestalde, emaitza onak lortu dituzte pelotari hernaniarrek, asteburuan: sei partidutik lau irabazi dituzte. Nabar­men­tzekoak, Arrieta eta Aizpitarteren aurreneko garaipena (22-15), eta Urkizuk eta Lizeagak lortutakoa (22-6), bi bikoteek nagusien mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!