Sagardogile izateko aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2015eko urriaren 3a

Hip Hip Urri! Izan sagardogile egun batez! izeneko tailerra antolatu du Sagardoaren Lurraldeak. Sagardoetxean izango da, urriko asteburu guztietan. Beraz, gaur eta bihar ere bai.
Familiei zuzendutakoa da, batez ere. Tailer honen bidez, sagar muztioaren elaborazioa egiten ikasiko dute bisitariek. Horrez gain, udazkenean sagardogileek egiten dituzten lanak ezagutuko dituzte, toka txapelketan parte hartuko dute eta ibilbidean zehar hainbat ustekabe izango dituzte.  

Larunbatetan, goiz eta arratsaldez; igandetan goizez
Urriko asteburu guztietan izango da eskaintza hau eta ordutegia honakoa izango da. Larunbatetan: 11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30 eta 18:30. Eta igandetan: 12:00 eta 13:00.
Komeni da aurrez izena ematea, Sagardoetxean bertan. Horretarako, bi bide daude: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!