Aurreko asteburuan bukatu zuten denboraldia, Zumitza TTT taldeko triatletek: Imanol Sagarzazu 193garren (9:30:45) izan zen Mallorcako Ironmanean; Kepa Pikabea 99garren (2:24:22) helmugaratu zen Ondarruko triatloian; eta Haritz Zubillaga 58garren (1:16:29) sailkatu zen Mutrikuko sprint triatloian. Orain, denboraldi berrirako apuntatzeko epea zabaldu dute: 655 708 281 edo inesasi@euskalnet.net.