Ugaoren kontra jokatuko du bihar Hernanik, Emakumezkoen Euskal Ligan, aurreko asteburuko kolpeari buelta emateko: 0-4 galdu zuten Gasteizko Neskak taldearekin. Arandia zelaian ariko dira, goizeko 11:00etan hasita. Mutilek, berriz, derbia jokatuko dute Lasarten, Ostadarren kontra, Ohorezko Erregional mailan, bihar goizean.