Bi harrobi haundiren topaketa, urteurrenaren «azken txupinazoa»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Biharko partiduaren aitzaki­an, eta Hernani Errugbi Elkartea­ren 50garren urteurrenari «az­ken txupinazoa» emateko, festa haundia prestatu dute asteburu honetan, talde hirukoloreak eta Bartzelonak. Topaketa-torneoa jokatuko dute gaur arratsaldean, eta adin guztietako taldeak ariko dira lehian. Horrela, an­tzeko filosofia duten bi taldek, harrobia asko lantzen dutenak, kategoria guztietan neurtuko dituzte indarrak.
10 urtez azpikoak izango dira zelairatzen aurrenak, arra­tsaldeko 16:00etan, Landareko bigarren zelaian. Aurrenekoan, 16 urtez azpikoek jokatuko dute, 16:30etan hasita. Eta sub12koek, 17:00etan ekingo diote, bigarren zelaian haiek ere. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, bi zelaietan izango da lehia: 18 urtez azpikoak batean, eta 14 urtez azpikoak bestean. Beteranoek ere ezin zuten huts egin, eta haiek borobilduko dute arratsaldeko festa, 19:00etatik aurrera.

Afaria eta lotarako tokia, hirukoloreen kontu
Festa ez da zelaian bukatuko, hala ere. Partiduen ondoren, afaria ere egingo dute Landaren bertan, adin guztietako jokalariek. Eta lotarakoan, aspaldiko ohi­tura bat berreskuratuko du­te: Hernaniko jokalari bakoitzak, Bartzelonako bat eraman beharko du etxera; kasu batzuetan, bi ere bai, jokalari askorekin etorriko baita talde kataluniarra.
«Aspaldi ez genuen formula hau erabiltzen, eta pena da, jo­kalarien arteko harremana izugarri sendotzen baitu. Oroko­rre­an, oso harreman aberatsa sor­tzen da beraien artean», azaldu dute Hernani Errugbi Elkartetik.

Ohorezko Mailako partidua ikusten, bihar
Bihar jarriko diote errematea to­paketari, Ohorezko Mailako par­tiduarekin. Eguerdiko 12:00etan jokatuko dute Hernanik eta Bar­tzelonak, eta bertan izango dira adin guztietako jokalariak ere, partidua girotzen.
Igor Genua faltako da bihar, Kenian ariko baita asteburuan, 7ko Espainiako selekzioarekin, Nairobi Safari Sevensean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!