Ezohiko erakustaldia eskaini zuten aurreko igandean, Goizuetako Iskibi kanpinean: Anartz Artola eta Yohanes Merino, CD Hernani taldeko atletak, Jon Larrañaga Larra aizkolariaren kontra. Parekatua izan zen proba, baina Larrak lortu zuen hiru enborrak moztea, atletek errelebotan hiruna kilometro egin baino azkarrago. Hernanin errebantxa jokatzekotan geratu ziren.