Ospakizun astea izango dute datorrena Goiz Eguzkin, 43garren urteurrena ospatuko baitute. Lehenago, bihar bertan, goizetako paseoa egingo dute, Goiz Eguzkitik goizeko 10:00etan aterata.
Kaleko jokuak, hitzaldiak, zinea edota bazkaria
Astelehenetik aurrera, berriz, aste osorako programazioa prestatu dute. Hasteko, kaleko jokoak egingo dituzte urriaren 5, 7 eta 9an; igela, botea, toka eta dardoak. Urriaren 6an, asteartean, berriz, hitzaldia izango da 17:00etan: Adierazpen gaitasuna, autoestima osasuntsu baten adierazlea. Ostegunerako, zine saioa prestatu dute, arratsaldeko 17:00etan, eta larunbatean, Goiz Eguzki abesbatzak kontzertua emango du 19:00etan. Bukatzeko, bazkari eder bat eta sari banaketa egingo dute igandean, 14:00etan.