‘Boyhood’ pelikula gaur, urriko aurreneko zita

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 2a, 02:00

Sutu Jaiak gazte taldeak in­dartsu hasi du ikasturtea, eta Sutu Hernani izena hartu du, jaietara mugatu beharrean, urte osoan lanean aritzeko asmoa baitu. Hasteko urrirako egitaraua prestatu dute, eta gaur bertan, Boyhood pelikula jarriko dute, gaueko 23:00etan, Kontra­kan­txa Gaztetxean.

Bizilagunak ekimenean parte hartzeko deia
Bestalde, ja­ki­na­razi dute aur­ten Bizilagunak ekimena aza­ro­­aren 22an egingo dela; baz­ka­riak egiten dira hernania­rrak eta kanpotarrak elkar­tu­ta. Parte hartzeko deia luzatu diete gazteei, eta bilera in­for­matiboa deitu dute urriaren 9an, 19:00etan Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!