Albokatropik taldearen emanaldia, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 2a, 02:00

Iparraldetik datorren Albo­katropik musika taldeak emango dio hasiera aurten, Hernaniko XXII. Alboka topaketari.
Hirukote honek 19:30etan emango du kontzertua, doan, Biterin. Albokaz gain, trikitixa, panderoa, tronpeta, xirula eta gitarra ere jotzen dituzte, eta guztiarekin, sorkuntza garai­ki­dea erritmo herrikoiekin na­hasten dute, festa giroko emanaldia osatzeko.

Egun osoko festa, bihar
Bihar, berriz, goizeko 12:00e­tan hasiko da festa. Ordu erdi lehenago Plazan elkartuko dira Euskal Herriko txoko guz­tietako albokariak, eta herrian barrena kalejiran ibiliko dira. Eguerdian emanaldi txikiak ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!