Astigarragako pelotalekuan hiru partidu jokatuko dituzte gaur herriko pelotariek. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da. Lehenengo, eskuz binaka ariko dira hirugarren mailako kadeteak: Urdangarin eta Zapiain, Pagazpe 2 taldearen aurka. Ondoren, palan ariko dira hirugarren mailako nagusiak: Barbero eta Busto, Tolosa 1 taldearen aurka. Eta bukatzeko, eskuz binaka hirugarren mailako nagusiak neurtuko dira: Olarra eta J. Altuna, Iparraldekoak 2 taldearen kontra.