Hiru etorkinak, atzerritar sailaren esku

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 02:00

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Gipuz­koako Ba­tzar Nagusiko Plenoan azaldutakoaren arabera, asteartean Her­na­niko gasolindegi batean aurkitutako hiru gazte etorkinak osasun egoera one­an dau­de, eta «hori da inportanteena. Bik jaso dute alta; hirugarrena, aldiz, Donostia os­pi­taleko larrialdietako zain­tza zerbitzuan dago, baina osasun ego­era onean». Gehitu du Al­dun­dia prest dagoela la­gun­tzeko bitartekoak jartzeko.

Irakeko Kurdistangoak
Astearte ilun­tzean aurkitu zi­tuz­ten hi­ru gazteak Herna­niko ga­so­­lindegi batean zegoen ka­mi­oi baten barruan. Hozkailu mo­ta­ko kamioia zen, Belgikatik Ma­dri­lera zijoana. Ertzaintzak eman­­dako xehetasunen arabera, «hiru gazteek nazionalitate irakiarra dute, eta  Kirkuk hiritik da­toz, Kurdistan irakiarretik. Beren jatorria utzi dute Estatu Isla­mi­ko­ren beldurrez». 19, 19 eta 26 urte di­tuz­te, eta bidaian ezagutu zuten el­kar. «Deli­tuzko organizazio bat kon­tratatu zuten, etapa des­ber­dinetan banatutako bidaia batean Erresuma Ba­tura iristeko. Han ezagunak dituztela azaldu dute».

Polizia nazionalaren esku
Ospitaleko alta jaso duten bi gazteak polizia nazionalaren atzerritarren sailaren esku geratu dira, «egoerak eska­tzen dituen tramiteak egiteko». Hirugarren gazteak ospitalean jarraitzen du.
Kamioi gidaria, berriz, aske geratu da deklaratu ondoren, etorkinen bidaiarekin zerikusirik izan ez duelakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!