Eskolara bizikletan joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 02:00


Iaz bezala, astelehenean jarriko da martxan BiziBusa; eskolara bizikletan joateko ekimena. Etxeberritik abiatuko dira egunero, 08:30etan; 8-12 urte artekoek gurasorik gabe hartu dezakete parte, eta gazteagoek gurasoekin. Ibilbide gehiago osatzeko asmoa ere badago, eta beraz, beharrezkoa ez bada ere, nahi duenak izena eman dezake: bizi_on@yahoo.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!