Bisita gidatuak eta lehiaketak, Bakailu Astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 02:00

Aste bat nahikoa ez, eta bi aste izango ditu aurten Bakai­lu Astearen 4garren edizioak. Denetik izango da.

Bisita gidatuak
Aurtengo berrikuntzetako bat bisita gidatuak izango dira. Doan izango dira, baina izena eman behar da: 943 33 70 28/gurutze-a@hernani.eus.
Ho­rietako bat Donostiako Untzi Museora egingo da, urri­a­ren 8an, 17:00etan. Izene­matea urriaren 5ean buka­tuko da. Beste bisita bat Pasaiako Alba­o­la Itsas Kultura Fak­to­riara egin­go da; urriaren 14an 16:30etan Trintxerpen elkartu­ko dira, itsa­sontzian Albaolara joan eta bisi­ta egiteko. Euske­raz egingo da, eta izenematea irekita dago urrairen 7ra arte. Azken bisitak Her­naniko hirigune histo­ri­koan egingo dira; urriaren 12an, 11:30etan gaztelaniaz, eta 18an, 11:00e­tan euskeraz. Izene­ma­tea urri­aren 15ean itxiko da.

Lehiaketak, afaria eta festa
Bakailu Asteko beste zutabe bat lehiaketak dira. Urriaren 18ko bakailua pil-pil erara lehiake­ta­ra­ko izene­ma­tea, bikoteka, urriaren 13an bukatuko da.
Bestalde, tabernetan pintxo goxoak dastatzeko aukera izan­go da euro batean. Dendak ere lehian ariko dira, eska­pa­rate politena pres­ta­tzen (ize­ne­ma­tea gaur arte), eta bezeroen ar­te­an 2kg bakailu zozketatuko dituzte.
Azkenik, Iparragirren afal­tzeko urriaren 14ra arte eman daiteke izena: 943 55 03 28/943 33 73 70 (27 euro).

Urriaren 5etik 18ra:
- Tabernetako pintxo lehiaketa.
- Berriak elkartearen Tonbola.
- Bakailua Errioguarda, Goiz Argi, Iturralde eta Saretxoko menu eta kartetan.
- Eskaparate tematizatuak.
Urriaren 5 eta 6an:
Bakailu tailerrak Basque Culinary Centerren, 17:30-20:00. (Izenemateak itxita daude).
Urriaren 8an:
Bisita gidatua Donostiako Untzi Museoan, 17:00etan, gaztelaniaz: Bakai­lu­aren arrantza, ur haundaik.
Urrairen 12an eta 18an:
Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoan; gaztelaniaz eta euskeraz.
Urriaren 14an:
Bisita gidatua Albaola Itsas Kultura Faktoriara, 16:30etan.
Urriaren 16an:
- Kale animazaioa: Rockalean, 19:00-21:00.
- Bakailu uztartze afaria Iparragirre sagardotegian, 21:00.
Urriaren 18an:
Bakailuaren festa Atsegindegin, 11:00-14:00. Bakailua pil-pil eran lehiaketa ere egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!