Plaza Berri eta Andrekale morez jantziko dira gaur, Emakumeen Mundu Martxari ongi-etorria egiteko. Arratsaldeko 17:30ak inguruan sartuko da martxa Hernanira, Plazatik barrena, eta hori horrela, 17:00etatik aurrera, hainbat ekintza izango dira: martxari harrera egingo zaio Plazan, ordu horretan; 17:30etan ekitaldia izango da Plaza Berrin; leku eta ordu berean zabalduko dira baita ere, guneak: arte txokoa (Axpi), argazki erakusketa (Nagore Legarreta), munduko janariak (Amher) eta aldarrikapen txokoa; 19:30etan berriz, mikroa irekiko dute, nahi duenak abesteko: Celia, Andre kale 4, Hanni+Ziku, Kaxianoren alabak, Minelu Enbarec, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka animatu dira, momentuz.
Hernaniko Bilgune Feministak dei egin die herritar guztiei gaurko ekitaldietan parte hartzeko: «arratsaldea morez girotu nahi dugu, Hernani, feministen bilgune bihurtu».
Martxa Bilbora iritsiko da igandean, eta Lisboan bukatuko da, urriaren 17an.