Prentsa ohar batean Udalak azaldu du kiroldegiko obraren aurreneko fasea irailaren 14rako bukatzea aurreikusi zela: aldagelak, sarrera eta ur-beroaren sistemaren efizientzia hobetzeko lanak, hain zuzen. Baina atzeratu egin dela eta, barkamena eskatu du.
«Hainbat ezusteko zela eta, bukaera eguna urriaren 1era atzeratu bazen ere, bistan dagoenez, ezin da zerbi-tzua behar bezala data honetarako eskaini». Horrekin batera, Udalak barkamena eskatu du «zerbitzu hau aurreikusi zen datarako eta aurreikusi zen egokitasunarekin ez emateagatik», eta azaldu du kalte eta ondorioei aurre egiteko neurriak hartuko dituela. Kexa adierazteko ohiko bideak zabalik daudela ere jakinarazi du.