Martxoan izan zen aurreneko aldia, Ereñotzun odola emateko zerbitzua jarri zela.
Ordukoan, 23 lagunek hartu zuten parte, eta horietatik 17 odol estrakzio egin ahal izan ziren. Emaitzak onak izan zirela ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki zuten, eta astearte honetarako jarri dute zita.
Astearte arratsaldean, Auzo Udalean
Aurrekoan bezala, oraingoan ere astearte arratsaldez jarri dute zita. Odola eman nahi duenak, Auzo Udalera joan besterik ez du izango, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako tartean.
Ereñotzuarrei ez ezik, hernaniar guztiei ere irekitako zerbitzua izango da. Beraz, nahi duen guztiak izango du aukera asteartean, Ereñotzun odola emateko.