Datorren ostiralean, urriaren 2an, bilera eginen da Aranon, arratsaldeko 19:00etan, konpostagailuak banatu eta konposta egiten ikasteko.
Mendialdea Mankomunitateak konpostatzearen aldeko apustua egin du, eta etxez etxe ibili ziren kanpaina egiten, kospotatzearen garrantziaz hitz eginez. «Aranoarrek oso erantzun ona» eman zutela nabarmendu dute, eta hain zuzen, baiezkoa eman zuten horiei emango zaie ikastaroa.
Animatzeko deia
Ikastaroa izena eman zutenei zuzendutakoa izanen bada ere, Mendialdea Mankomunitateak edonor animatu nahi du konposta egitera. Hori horrela, datorren ostiraleko bilerara azaltzeko dei egin die konpostagailua eskatu nahi duten guztiei, «hondakin organikoei beste erabilpen bat ematen lagun dezaten».