Atzo arratsaldeko 18:40ak aldera jaso zuen abisua ertzaintzak. Dirudienez, AP8 autobidean, Galarreta ondotik pasatzen den zatian dagoen gasolindegi batean geldituta zeudela, kamioizale batek ohiuak entzun zituen beste kamioi baten barrutik. Kamioi horren jabeari abisua eman eta ateak irekitzean, hiru lagun aurkitu zituzten bertan. Belgikatik Madrilera zijoan kamioi hozkailu bat zenez, «arnasa hartzeko arazoak» zituzten hirurek, ertzaintzaren esanetan, eta Donostiako ospitalera eraman zituzten.
Hiru lagunak identifikatzeko lanetan ari da ertzaintza. Oraindik ez dakite nongoak diren eta zein egoerak bultzatuta etorri diren kamioiean gordeta.
Ertzaintzak jakinarazi du gaur goizerako alta eman dietela hiru lagunetatik biri, eta ertzaintzaren eskuetan daudela. Hirugarrenak, berriz, medikuen zaintzapean jarraitzen du. Orain, hiru lagunak identifikatzeko lanetan ari dira: «ez dakigu nongoak diren eta zein egoerak bultzatuta etorri diren horrela. Errefuxiatu siriarrak direla zabaldu dute komunikabide batzuek, baina oraindik ezin dugu konfirmatu». Hiru lagunak identifikatuta, polizia nazionalaren atzerritarren saila egingo da kargu.
Kamioi gidariari, berriz, deklarazioa hartu diote. Oraingoz, ez dakite gidariak parte hartu ote duen ala ez, hiru lagunak gordetzen.