Hernanin Zero Zabor taldeak jakinarazi du igandean, Usurbilen egingo den Kilometroak 2015 festan, «sortuko diren hondakinak lehenbiziko aldiz Zero Zabor ereduan bildu eta birziklatuko» direla. Hori horrela, Kilometroetako 5 eremuetan ehundik gora boluntario ariko dira hondakin bilketa eta prebentzio lanetan, eta Hernanin Zero Zabor taldeak goizeko txanda egingo du. Baina boluntario gehiago behar dituztela azaldu dute. «Animatzen denak aski du 943 36 12 16ra deitzearekin». Era berean, «iturriko ura edan dezaten dei egiten zaie herritarrei», plastikozko hondakin gutxiago sortzeko.