Bost ikastaro aukeran, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 30a, 02:00

Bihar hasiko dira urriko ikastaroak, KZ Gunean. Guztira, 5 izango dira.

Lau ikastaro, presentzialak
Bost ikastaroetatik lau KZ Gunean bertan emango dira, Biteri kultur etxean. Internet KZgunea kurtsoa, oinarrizko internetari buruzkoa, bihar hasi eta urriaren 22ra arte emango da, 09:00e­tatik 11:00etara, gaztelaniaz. Sare Sozialetako ikastaroa ere bihar hasiko da, eta urriaren 15era arte emango da, 16:00e­tatik 18:00etara, euskeraz. Google App ikastaroa, berriz, urriaren 19tik 30era bitartean emango da, 11:00e­tatik 13:00e­tara, euskeraz. Laugarren ikastaroa Ofi­ma­tika eta Software Libreari buruzkoa izango da, eta hau egiteko, bi aukera izango dira: urriaren 2tik 16ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara euskeraz; edo urriaren 19tik 30era, 16:00etatik 18:00etara gaztelaniaz.

Ofimatika ikastaroa, etxetik
Azken ikastaro bat ere egin ahal izango da urrian, eta hau, gainera, etxetik: Ofi­ma­tikari buruzkoa izango da, urriaren 5etik azaroaren 4ra.

Elkarteetako webguneak sortzeko laguntza
Bestalde, KZ Guneak elkarteetako webgunean sortzeko la­guntza ere emango du, doan.

Izenematea zabalik
Izena emateko aukera izaten da Biterin edo: 943 02 36 50/ tutor.hernani@kzgunea.net/ www.kzgunea.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!