Ikasturte berriarekin batera, martxan da, berriro ere, Hernaniko Hezkuntza Plataforma.
Hori horrela, herritar guztiei luzatu diete deia, arratsaldeko 19:00etan Biterin egingo den bileran parte hartzeko.
Erronkak zehaztu
Gaurko bilerarekin, ikasturte honetako erronkak zehaztu nahi dituzte; besteak beste, LOMCE edota errebalidei planto egitea, hezkuntza ereduei buruz eztabaidatu eta adostea, denon artean proiektu propioak eraikitzea... Horrekin batera, martxan jarri nahi dituzte berriro Hezkuntza Eskolak.