Mutilen bi talde seniorrek jokatu zuten asteburuan eta biek galdu zuten. Gipuzkoako lehenengo mailako taldeak, denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen Arri BKLren kontra, bigarren laurden txarra jokatu eta gero. Nahiz eta kanpokoak jaurtiketa libreetan fin ez aritu, Mundarrok erasoan egin zituen akatsekin ezin izan zuen partidua irabazi. Bigarren mailakoek 34-58 galdu zuten Oiarsoren kontra.