Giro bikaina, sagar uzta egunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 30a, 02:00

Sagarra eta sagardoa prota­gonistak izan ziren igandean Astigarragan. Urtero bezala, sagarraren azoka, sagardo das­taketa eta 2015 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan ziren Foru plazan. Tolare­an bertan muztioaren elabo­ra­zio prozesua ere erakutsi zen: kirikoketa, pisoiekin sa­ga­rra jotzea, txalaparta eta ekoiz­tutako muztioaren dastaketa.

Harrera ona, ekintzek
Antolatzaileek azaldu dute­nez, oso harrera ona izan du­te antolatutako beste jarduera guztiek ere. Aurten ere, asti­gar­tarrek sukaldaritzako dohai­nak erakutsi dituzte sagarrekin egindako postre lehiaketan eta denera 2 sari banatu dira: Francisca Borre­guero izan da irabazlea eta Jon Zamakola bigarrena.
Bestalde, 20 partehartzai­lek Sagar Uzta jaiko momen­turik garrantzitsuenen argaz­kiak atera dituzte VIII. Argazki Rally Digitalean parte hartuz eta urriaren 16an argazki bilduma onenen 2 sari bana­tuko dira Sagardoetxean.
Horrez gain, bigarren Sa­gar­dobide Erronka jokatu zen eta lehia gogorraren ostean, Astar­be sagardotegiak irabazi zuen.

Astigarteko kideak ere, Sagar Uzta girotzen
Astigarteko kideek ere parte hartu zuten Sagar Uztan. Bi zuhaitz egin zituzten (alambrezko sarearekin, zelofanarekin eta poliuretanozko espumarekin) eta espumarekin berarekin eta brida batzuekin sagar batzuk sortu zituzten, ume bakoitzak berea margotu zezan. Frontoian jarri zuten gunea, Astigar­te, zatoz eta margo ezazu zure uzta lemarekin. Ume pila gerturatu zen eta sagarrak margotzeaz aparte, bestelako materiala jarri zuten marrazkiak egiteko etabar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!