Beste puntu bat

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 30a, 02:00

EAS 08 taldearen kontra jokatu zuen Mundarrok larunbatean eta 0-0 berdindu zuten. Ez zuten partidu onik egin bi taldeek. Etxeko mutilak azkarregi saiatzen ziren aurkarien atea bilatzen eta baloiak erraz galdu zituzten.  Bigarren zatian, aukera garbi pare bat izan zituzten moreek, baina ez zuten asmatu. Mundarrok 6 partidu jokatu ditu eta 4 puntu lortu ditu denera. Larunbat honetan, Lengokoak izango dute aurrez aurre. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!