Herri kontsultei buruz solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 29a, 02:00

«Erabakitzeko garaia dator» izenburupean, solasaldia antolatu du Gure Esku Dago ekimenak, biharko.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin, eta Anjel Oiarbide izango da bertan; Gure Esku Dago ekimeneko bozeramailea. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.

Datozen herri kontsultak, hizketagai
Besteak beste, herri kontsultei buruz ariko da Anjel Oiarbide; 2016ko udaberrian Goierrin eta udazkenean Hernanin egitekoak direnei buruz, hain zuzen. «Etorkizunaz hitz egiteko guk izan behar dugu protagonista. Gure esku dago gure ordezkari politikoek zein bide hartzen duten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!