Bakailua gai hartuta, eskaparateak apaintzeko deia egin zaie Hernaniko dendei, Bakailu Asteak irauten duen bitartean; urriaren 5etik 18ra bitartean izango da hori.
Bakailua zozketatuko da
Parte hartzen duten dendetako bezeroen artean 2 kg bakailu zozketatuko dira, egun horietan zehar erosketak bertan eginez gero. Bezeroei zozketarako txartelak banatuko zaizkie, eta urriaren 16ko ONCEko kupoi sarituarekin bat egiten duena izango da irabazlea.
Ostegunera arteko epea dute dendek, izena emateko.
Izenematea irekita, ostegunera arte
Parte hartu nahi duten dendek ostegunera arteko epea dute izena emateko: 943 33 70 28, 943 33 30 49 edo turismoa@hernani.eus.