Txapelketa herrikoia, urriaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 29a, 02:00

Urriaren 17an egingo da euskal preso eta iheslarien aldeko Futol 7 Txapelketa, Zubipen, eta izenematea irekita dago: futbol7hernani@gmail.com edo Garin, Apeadero, Txili, Aker eta Zintzarri tabernetan. Herri bazkaria ere egingo da egun horretan. Txapelketan izena emateak 10 euro balio ditu; bazkarirako txartelak, 10 euro; eta biek batera, 15 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!