Hiru mozio eta ordainsariak, gaurko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 29a, 02:00

Plenoa egingo da gaur, arratsaldeko 19:00etan. Ha­mahi­ru gairi buruz ariko dira.

Mozio eta adierazpenak
Hamahiru gai horien artean, 3 mozio izango dira: EH Bilduk Askapenari buruz egingo du­e­na, Kooperazio Taldearena eta Kaleratzeak Stop taldea­re­na. Ho­rrez gain, bi adierazpen ira­ku­rriko dira: Ema­ku­me­en Mun­­­du Martxarena eta Si­ri­a­ko erre­fu­xia­tuen harrerakoa.
Elkarretaratzea, Kaleratzeak Stopek deitua
Plenoaren aurretik, 18:30etan, el­ka­rretaratzea deitu du Ka­le­ra­tzea Stopek, plazan, Her­na­ni, kaleratzerik ga­beko herria izen­datzea eskatzeko.

Gai gehiago
Alderdi politiko eta zine­go­tzien asignazioak edota Kul­tura eta Hezkuntza batzor­de­e­tako lehendakarien izenda­penak ere izango dituzte gaur hizketagai, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!