Beste urte batez, iritsi da sagarra protagonista izango den hilabetea; 15garren urtez, Sagar Uzta ospatuko da datorren astean.
Sagarren dastaketa gidaturako izenematea
Hasteko, ostiralean Euskal Herriko sagarren dastaketa gidatua egingo da Roxario jatetxean, arratsaldeko 19:00etan. Izenematea irekita dago info@sagardoetxea.com webgunean.
Asteburuan, kirola eta festa
Jaiaren bueltako bigarren eguna larunbata izango da, gaur zortzi. Goizeko 09:30etan aterata, familian mendi buelta egiteko aukera izango da Santiagomendiiko Sagardobidean barrena. Izena emateko deitu 943 55 05 75era edo idatzi: info@sagardoetxea.com. Goizeko 11:00etan, berriz, II. Sagardobide Erronka egingo da. Aurten, 11 taldek hartuko dute parte.
Egun haundia, berriz, igandea izango da; 10:30etatik aurrera, azoka, sagardo dastaketa, sagar biltzea, sagar zaku lehiaketa, kirikoketa... izango dira Foru Plazan.