Hernaniko bi talde nagusiek etxean jokatu zuten asteburuan denboraldiko aurreneko partidua. Emakumezkoen Ligako neskek jokatu zuten arra–tsaldeko aurrenekoa, Gasteizeko nesken kontra, eta 0-4 galdu zuten. Erregional Ohorezko mailakoak buelta eman zion hasiera horri, eta 2-0 irabazi zuen Real Unionen kontra. Partidu honen aurretik, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huitzi palistek egin zuten ohorezko sakea, azpitxapeldun geratu baitira 22 urtez azpiko Mundialean.