Azkeneko ligak irabazi izanaren arrazoia agerian utzi zuen atzo VRACek Pepe Rojo zelaian. Hernanik etxeko aurreneko partidua irabazi izanaren bultzada bazuen ere, Valladolidekoak nagusi izan ziren partiduko aurreneko minututik. 12garren minutuan, VRAC aurretik zen 26-0 ko aldearekin. Hernanik ez zuen inongo momentuan etsi, eta Leonetek egin zuen entsaioa 18garren minutuan; eta Elosegik gauzatu; 26-7.
Saiatu baziren ere, VRACek erreakziorako aukera gutxi utzi zion Hernaniri. Atsedenaldirako tartean, beste bost entsaio egin zituen VRACek, 61-7ko emaitzarekin bukatu zen aurreneko zatia. Bigarrengo zatian Leonetek egin zuen Hernaniren bigarren entsaioa, 44garren minutuan; 61-12. Eta handik aurrera, VRACenak izan ziren puntu guztiak; 75-12.
Datorren igandean, 12:00etan, Bartzelona hartuko du Landaren, Hernanik.