Desgaitasuna dutenen lekuan jartzearen garrantzia, ikasita

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Zer sentitzen du desgaitasuna duen pertsona batek? zein dira dituen trabak? Nola mol­datzen da? Galdera horiei erantzuteko aukera izan zuten atzo, Atsegindegira gerturatu zirenek. Koxkak eta beste hainbat talde eta eragilek an­tolatuta, Ginkana egin zuten, Mugi­kortasun astearen ba­rru­an. Herritar ugarik hartu zu­ten parte Atsegindegin jarri zi­tuzten proba ezberdinetan, umeak, gazteak eta helduak animatu ziren atzokoan. Hiru erruedetako bizikleta, gurpil­dun aulkian joan eta eraman... ginkanaren helburua zen, desgaitasuna duen pertsona baten lekuan jartzea, per­tsona horiek egunero dituzten traba eta zailtasunak lehenengo per­tsonan bizitu eta ezagutzeko; antolatzaileek eskatu bezala, giro onean eta alai hartu zuten parte, animatu zirenek. Bukaeran gainera, txokolate goxoaz disfrutatu zuten.
Atzoko ginkanarekin bu­katu zen, 2015eko Mu­gikortasun Astea; aurten ere, hainbat ekitaldi izan dira: tartean, ttapa-ttapa, bizikleta festa, patinetan buelta...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!