Hernaniarren hiru partidu gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Hernaniko pelotariek hiru partidu jokatuko dituzte gaur, Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Hernaniko kiroldegiko frontoian izango dira arra­tsaldeko 16:00etatik aurrera. 
Jubenil lehenengo mailan, Lazkano eta Pagola ariko dira Pagazpeko bikotearen kontra. Kadete lehenengo mailan, berriz, G. Arizmendi eta Zugasti, tolosarren aurka neurtuko dira. Eta kadete bigarren mailan, Larrañaga eta Insaustik jokatuko dute Oiar­peren aurka. 

Lehengo hastean hasita
Denboraldiko lehenengo txapelketa ofiziala hasi zen lehengo astean, hau da, Gipuzkoako Txapelketa. Kadete, jubenil eta seniorrak hasi dira eta urria erdialdera alebin eta infantilen txanda izango da. 
CD Hernanitik 8 talde ariko dira 2 modalitatetan banatuta: kadeteetan, 5 pelotarik eskuz binaka jokatuko dute; jubeniletan, 7 pelotari modalitate berean ariko dira; eta seniorretan, 10 pelotarik eskuz banaka eta binaka jokatuko dute.

Garaipen bat
Joan den asteko emaitzak honakoak izan ziren: seniorretan, Oiarpe 22/Ojuel-Aizpitarte 15; Apezetxea-Lizeaga 14/Eple 22; Mundarro 22/Cisneros-Murgiondo 12. Jubeniletan, berriz, Alde Zaharra 22/Pagola-Urruzola 9. Eta kadeteetan, Eple 11/Salaberria-Insausti 22. Garaipen bakarra, beraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!