«Visca Catalunya!»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Kataluniarren esku dago erabakia, eta hernaniarrek hori ospatu zuten atzo. Hauteskunde eguna izango da igandean Katalunian, eta festa giroan ospatu zuten, Plaza Berrira gerturatu zirenek. Esteladak apaindu zituen txokoak, eta musika, jana eta edana ez ziren faltatu; guztia, noski, kataluniarra. Jun Sanchezek, Hernanin bizi den kataluniarrak ere hartu zuen hitza, eta gogoratu zuen, gehiengoa botuetan beharko dutela, eserlekuetan baino gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!