Orreaga 778 taldeak azken lana aurkeztuko du gaur: Aske izan arte. Aurkezpen kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta Azpeitiko Gaztetxean izango da.
Hirugarren lan luzea
Diska berria taldearen hirugarren lan luzea izango da, eta kasu honetan, Bird Trouble Productions eta Mal Mai Records disketxeak ekoitzita argitaratu dute. Diskoak 8 abesti izango ditu, eta LP eta KD formatuetan izango da eskuragarri. 2004an sortutako taldea da, eta Hernani eta Añorgako kideek osatzen dute.
Aurkezpenarekin batera, kontzertua
Aurkezpena gaur gauean izango da, eta ondoren, taldearen azken lana zuzenean entzuteko aukera izango da. Gainera, Orreaga 778 taldeaz aparte, Shock Waves (Iruña) eta Oldakor (Deba) taldeek ere hartuko dute parte emanaldian.
Eta kontzertuaren aurretik, Azpeitiako plaza txikian, fanzine eta banatzaile azoka alternatiboa ere antolatu dute.