Gripearen kontrako txertoa hartzeko aukera izango da

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Aurten ere, gripearen kontrako txertoa jasotzeko aukera izango dute ereñotzuarrek, Auzo Udalean. Urriaren 20an jarri dute zita, goizeko 11:00etan hasita.
Txertoa hartu nahi dutenek dagoeneko aukera daukate Auzo Udalera telefonoz deitu (943 55 10 00) eta izena emateko.

2012tik ematen den zerbitzua
Hernanira joan beharrik ga­be, gripearen kontrako txertoa Ereñotzun jasotzeko aukera 2012an eman zuten, aurreneko aldiz, Auzo Udalak, Osaki­detzak eta Her­na­ni­ko Anbula­torioko erizain taldeak elkarlanean.

Bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixo kronikoei eta haurdunei dago zuzendua.

Urtetik urtera, haunditu egin da zerbitzua erabili dutenen kopurua. Azken bi urtetan, adibidez, 14 eta 20 erabil­tzaile izan dira, hurrenez hurren. Horri horrela, aurten ere zerbitzua emango da.

Deialdi berezia helduei, gaixoei eta haurdunei
Txertoa hartzea aukerakoa bada ere, deialdi berezia egiten zaie 65 urtekoei, gaixotasun kronikoak dituzten per­tsonei eta haurdunei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!