Uzta bete-betean den honetan, hainbat ekintza antolatu dituzte Iparragirre sagardotegian. Datorren ostiralean, hileroko moduan, munduko sagardoen kata eskainiko dute. Oraingo honetan gainera, bertako sagar barietate ezberdinak probatzeko aukera izango da; sagar muztio egin berriaren dastatzea ere egingo da, eta Iparragirre sagardotegiko sagardo ezberdinak ere probatuko dira, bertako enologoa den Juan Zuriarrainen eskutik. Era berean, pintxo berezi bat dastatzeko aukera ere, izango da. Aipatu bezala, ostiralean izango da, iluntzeko 20:00etan. Izena emateko 943 55 03 28 edo www.iparragirre.com. Prezioa, 12 euro.